Amurrio Antzokiak urriaren 3an berrekingo dio bere jarduerari

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 23a, 08:30
"Esto no me lo esperaba" antzezlana ikusteko aukera egongo da, besteak beste. / Zanguango Teatro

Programazioa modu seguruan gauzatzeko, Covid-19aren aurreko babes neurriak jasotzen dituen jarduketarako protokoloa ezarri da. Ohiko zine emanaldiei ere berrekingo zaie, igande eta astelehenetan, urriaren 4tik aurrera.

Jarduera indar osoz itzuliko da Amurrio Antzokira urriaren 3tik aurrera. Ohiko antzerki, dantza eta zine programazioari berrekingo zaio, ikuskizunak modu seguruan gauzatu ahal izateko hartu beharreko segurtasun neurri zorrotzak betez. Horretarako, edukiera %60ra murriztu da. Zine programazioari ere urriaren 4an, igandean, berrekingo zaio. 

Amurrio Antzokian ikuskizun seguruak gauzatzeko ezarri den protokoloari jarraituz, emanaldi bakoitzaren aurretik aretoa desinfektatu egingo da. Horrez gain, derrigorrezkoa izango da muturrekoa erabiltzea, eta baita sartzean eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere.

Esleitutako eserlekua hartu beharko da, eta komunera banan-banan baino ezin izango da joan. 10 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan beharko dute. 

Amurrio Antzokiko urriko programazioa:

ANTZERKIA

  • Urriak 3, 20:00etan.  “¿QUÉ NOMBRE…?”  
  • Urriak 31, 20:00etan.  “ESTO NO ME LO ESPERABA” 

HAZIARABA

  • Estimulazio artistiko goiztiarreko jaialdia. Urriak 8, umeentzako zinea, 17:30ean. 3-6 urte arteko umeentzat
  • Urriak 15, umeentzako antzerkia, “KUBIK” 17:30ean.       

DANTZAREN HEDAPENERAKO PROGRAMA

  • Urriak 9, 18.00-20:00.  Dantza Materclassa.  Gutxienez 6 pertsona eta gehienez 15. Izen ematea Kultur Etxean 
  • Urriak 16, 20:00etan. Dantza “DANCE IS MY HEROINE” 
  • Urriak 23, 19.00etan. MOLEKULA, Quebec-Kanadako bideo-dantza erakusketa 

ANTZERKI LABURREKO VI. JARDUNALDIA

  • Urriak 10, 19:30ean.  
    1. ITSU ETA GURPIL GAINEAN emanaldia euskaraz
    2. A CIEGAS Y SOBRE RUEDAS emanaldia gaztelaniaz
    3. “ LA MUJER SOLA “-Teatro Valladolid Athenea 
    4. “FOSFOROS : MOMENTOS DE VIDA “

ANTZERKI AMATEURREKO IX. ERAKUSTALDIA

  • Urriak 24, 20:00etan. Antzerkia “CUANDO ESTEMOS TRANQUILAS”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide