Amurriok “Aiaraldea dendatik etxera” ekimena jarri du martxan Aiarako Kuadrilarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 28a, 07:00

Guztira 8 establezimenduk hartuko dute parte, eta bakoitzak ezarriko ditu eskariak egiteko prozedura eta ordaintzeko modua. Esperientzia pilotu horretan parte hartu nahi duten amurrioarrek formularioa bete eta parte hartzen duten saltokietan entregatu beharko dute; online ere bete ahal izango da.

Amurrioko Udalak, Aiarako Kuadrilarekin eta Laudioko Udalarekin batera,  ‘Aiaraldea dendatik etxera’ ekimena diseinatu du. Kanpaina horren helburua udalerriko saltokietako kontsumoa bultzatzea da. Horregatik, esperientzia pilotu honen bitartez, egindako eskariak etxera eramango dira. 

Amurrion 8 dira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Maritierra, Selene frutadenda, Industrias cárnicas Burutxaga, Boga Boga arrandegia, Alberto Otegui arrandegia, Goxe Berri, San José S.C. harategia, eta Álava harategia. Negozio bakoitzak ezarriko ditu eskariak egiteko prozedura eta ordaintzeko modua. Zerbitzua erabili ahal izateko, establezimendu bakoitzean egindako gutxieneko erosketa 10 eurokoa izango da.  

Herritarrentzat kosturik izango ez duten banaketak asteazkenetan eta ostiraletan egingo dira, 15:00etatik 17:00etara. Ordu tarte horren barruan, eskaria zein unetan jaso nahi den aukeratu ahal izango da. Esperientzia pilotu horretan parte hartzeko interesa duten herritarrek formularioa bete beharko dute parte hartzen duten establezimenduetan, edo webgune honen bitartez: https://sites.google.com/view/dendatiketxera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide