Amurriok segurtasuna hobetuko du Aldaiturriaga eta Mendixur kaleen arteko bidegurutzean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 29a, 20:07

5 semaforo jartzea proiektatu da, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak arautzeko; gainera, herritarrek sakagailuen bitartez erregulatuko duten oinezkoentzako igarobide berria ere instalatuko da. Lanak urrian hasiko dira, eta 2 hilabete inguru iraungo dute.

Amurrioko Udalak hobetu egingo du segurtasuna Aldaiturriaga eta Mendixur kaleen bidegurutzean, trafikoa semaforo bitartez arautzeko sistema ezarriz. Jarduketa hori da Udalak bultzatuta urtero egiten diren auzoetako batzarretan Aldaiturriaga auzoko biztanleek aurkeztutako eskarietako bat. 

Lan horren bitartez, 5 semaforo instalatzea proiektatu da, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak erregulatzeko eta, horrela, inguruko segurtasuna hobetzeko. Semaforoak jartzeaz gain, oinezkoak igarotzeko gune berria prestatuko da. Oinezkoentzako igarobide berri hori, kalearen bi aldeetan egongo diren sakagailuen bitartez erregulatuko da. 

36.129 euroko inbertsioa eskatuko duten lanak datorren urrian hasi eta 2 hilabetez luzatuko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide