Amurrioko Udalak euskara ikasteko bekak eskatzeko epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 30a, 11:37

Euskara ikasteko babes ekonomikoa eskainiko du Amurrioko Udalak./ AEK

25.050 euro bideratu dira euskara ikasteko bekak emateko eta aisialdiko begirale edo zuzendari titulua lortzeko.Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da.

Amurrioko Udalak euskara ikastea bultzatuko du aurten ere, urriaren 1etik aurrera eskatu ahal izango diren bi beken bitartez. Udalak 25.050 euro bideratuko ditu euskara ikasteko edo begirale edo zuzendari titulua euskaraz ateratzeko. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira urriaren 31a baino lehen.

Beka deialdiak Amurrioko herritarren artean euskara sustatzea du helburu. 2019-2020 ikasturtean hizkuntza ikasteko 23.000 euroko partida duen bekaren kasuan, ordaindutako matrikularen %75erainoko diru-laguntza emango da. Eskatzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta Amurrion erroldatuta egon beharko dira. Gainera, gutxienez %80ko asistentzia egiaztatu beharko dute HABEk homologatutako zentro batek emandako ziurtagiriaren bitartez.

Aisialdiko begirale edo zuzendari titulua euskaraz ikasteko bekaren kasuan, 2.050 euroko partida bideratuko da, eta matrikularen eta ordaindutako egonaldi-gastuen %50a lagunduko da diruz.

Eskatzaileek Amurrion erroldatuta egon beharko dute, eta 2020ko urriaren 1a baino lehen amaitu eta titulua lortu beharko dute,. Era berean, ikastaro osoa euskaraz egin beharko da, eta zati teorikoak gutxienez 200 ordu izan beharko ditu. Laguntza eskatzeko, eskabide-orriarekin batera, egindako ordainketaren egiaztagiria eta aisialdiko eskolak emandako bertaratze-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide