Amurrioko Udalak telefono bidezko laguntza zerbitzua jarri du abian bakardade egoeran dauden pertsonentzat

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko urr. 2a, 09:55

Bakardadeari aurre egin nahi dio udalak./ Wikipedia

Bakarrik sentitzen diren pertsonek, behar izanez gero, eurekin norbait dagoela jakin dezaten laguntza emozionala eskaintzea eta lotura ezartzea dira programa berri honen ardatz nagusiak. Telefono bidezko laguntza zerbitzu berrian sartzeko, eskaera inprimakia bete beharko da Udaletxean, psikologo taldea hala eskatzen duten pertsonekin harremanetan jar dadin. Zerbitzua, beste batzuen artean, Udaleko gizarte zerbitzu, adineko, kirol eta herritarren parte-hartze sailekin koordinatuta emango da, bakardade sentimendua arintzeko estrategia bateratua lantzeko.

Amurrioko Udalak telefono bidezko laguntza zerbitzua jarri du abian, nahi gabeko bakardade egoeran dauden pertsonei zuzenduta. Udaleko hainbat sailek udal psikologo taldearekin batera egindako lanaren ondoren, gaurtik aurrera bakarrik sentitzen diren eta zerbitzua eskatzen duten pertsonei laguntzeko programa honi ekingo zaio.

“Duela hilabete gutxi bizi izan dugun konfinamendu esperientzia gure eguneroko jardunean elkarrekin harremanak izateko modua kolpatzen ari da. Covid-19tik eratorritako gizarteko mugek bakardade sentimendu ezezaguna sortu dute pertsona askorengan, eta kasu batzuetan, lehendik zegoen sentimendu hori areagotu egin da. Pertsonak, Amurrioko bizilagunak, egiten ditugun politiken erdigunean jartzea gure helburu sendoenetakoa da; horregatik, telefono bidezko laguntza zerbitzu hau bultzatu dugu, gehien behar gaituzten amurrioarrengandik ahalik eta gertuen egoteko”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak. 

Telefono bidezko laguntza zerbitzua beste eremu batzuetan, komunitatean edo aholkularitza klinikoan, besteak beste, ematen duen udaleko psikologo taldeak egingo du. Bakarrik sentitzen diren pertsonek, behar izanez gero, eurekin norbait dagoela jakin dezaten laguntza emozionala eskaintzea eta lotura ezartzea dira programa berri honen ardatz nagusiak. Profesionalekin telefonoz hitz eginez, entzute aktiboaren bitartez, pertsonek zuzenean adierazten dutena ez ezik, haien sentimenduak, pentsamenduak eta esaten ari denaren azpian dagoen bakardade eta zaurgarritasun sentsazioa ere hartuko dira kontuan.

Zerbitzua, beste batzuen artean, Udaleko gizarte zerbitzu, adineko, kirol eta herritarren parte-hartze sailekin koordinatuta emango da, bakardade sentimendua arintzeko estrategia bateratua lantzeko.

Abiapuntua 
Covid-19aren pandemiak eragindako ondorioek areagotu baino ez dute egin pertsona batzuek pairatzen zuten bakardade sentsazioa. Udalak egindako aurretiazko azterlanek eta Amurrioko Adinekoen Kontseiluak berak egindako hausnarketek sentsazio hori indartu dute. Udaleko hainbat sailetik, gizarte zerbitzuetatik, adibidez, zenbait kolektiborekin telefono bidezko harremana indartu egin zen alarma egoeran geunden bitartean. Gainera, adineko pertsonei telefono bitartez laguntzeko zerbitzu espezifikoa jarri zen martxan, eta 1.341 dei egin ziren. Jasotako harrera onaren ondoren, bakarrik sentitzen diren amurrioarrei laguntzeko udal baliabide berri hau sortzeko bidea ireki da.

Telefono bidezko laguntza zerbitzu berrian sartzeko, eskaera inprimakia bete beharko da Udalean, psikologo taldea harremanetan jar dadin hala eskatzen duten pertsonekin. Zerbitzuari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, interesatuek 945891161 telefono zenbakira deitu dezakete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide