Amurrioko Udalak coaching gastronomikoa antolatu du Aingeru Etxebarria sukaldariarekin, ostalariei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko urr. 5a, 07:00

Ekintza iragartzeko kartela./ Amurrioko Udala

Ekimenak 30 orduko tailer gastronomikoa eta parte hartzen duten establezimenduentzako 5 orduko aholkularitza pertsonalizatua biltzen ditu. Beharrezkoa da urriaren 10a baino lehen izena ematea  945891721 telefono zenbakira deituz edo turismo@amurriobidean.org helbidera idatziz. Dauden 8 plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira.

Amurrioko Udalak, ostalaritza sektoreari zuzendutako coaching gastronomiko bat antolatu du Aingeru Etxebarria sukaldari eta Bilboko Sukaldaritza Eskolako zuzendariarekin. Ekimenak tailer gastronomikoa eta parte hartzen duten establezimenduentzako aholkularitza pertsonalizatua biltzen ditu.

Karta berriztatzea, produktu berriak sartzea, denboraldikoak edo 0 kilometrokoak, pintxo, anoa edo plater berriak prestatzeko, hori guztia landuko da Aingeru Etxebarria sukaldariak El Refor jatetxean emango duen coaching gastronomikoan. 

Parte hartuko duten ostalaritzako establezimenduek 30 orduko prestakuntza jasoko dute eta, horrez gain, bakoitzari zuzendutako aholkularitza pertsonalizatuko 5 ordu. 

Tailer gastronomikoa 10 saiotan egingo da, urriaren 19, 21, 26 eta 28an eta azaroaren 2, 4, 9, 11, 16 eta 18an, 16:30etik 19:30era. Parte hartzen duen establezimendu bakoitzari zuzendutako aholkularitza pertsonalizatua, bakoitzari ondoen datorkion ordutegian egingo da. 

Parte hartzeko beharrezkoa izango da urriaren 10a baino lehen izena ematea, plaza mugatuak baitira. Dauden 8 plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira. Izena emateko 945891721 telefono zenbakira deitu edo turismo@amurriobidean.org helbidera idatzi beharko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide