LAN ESKAINTZA

Amurrioko Udalak hiru pertsona kontratatuko ditu gazte langabetuei zuzendutako programen bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko aza. 11a, 06:00
Beharrezkoa izango da Lanbiden inskribatua egotea programan parte hartu ahal izateko. / Aiaraldea.eus

Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako hiru programak, 16 urtetik gorakoei eta 30etik beherakoei zuzendutako Gazteen Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboan gazteak kontratatzeko 2020ko laguntzen barruan daude. Langabetuen aukeraketa, dagoeneko Lanbiden aktibo dauden eskaintzetan izena emanda egingo da.

Amurrioko Udalak hiru enplegu-programa jarri ditu martxan, langabezian dauden hiru gazte kontratatzeko. Planak abian jartzeko diru-laguntza Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen du, Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin finantzatutako Gazteen Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboan gazteak kontratatzeko 2020ko Laguntzen barruan.

Programetan kontratatuko diren hiru pertsonak aukeratzeko, beharrezkoa izango da Lanbiden aktibo dauden eskaintzetan izena ematea. Epea amaituta, baldintzak betetzen dituzten hautagaiak aukeratzeko prozesua egingo da. Aurreikuspenen arabera programak azaroaren 27an hasiko dira, eta 8 hilabete iraungo dute.

Interesdunek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte: 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea; Amurrion erroldatuta egotea; langabezian egotea, Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa altan egotea; eta Gazte Berme Sisteman izena emanda egotea.

Bestalde, programa bakoitzak baldintza espezifiko batzuk bete behar ditu, programa horietan parte hartu ahal izateko. “Haur eta gazteei zuzendutako udal-zerbitzua esleitu aurreko haur eta gazte proiektua prestatzeko programari” dagokionez, goi-mailako teknikariak, gutxienez, prestakuntza maila hauetakoren bat izan beharko du: Goi-Mailako Lanbide Heziketakoa edo Goi-Mailako Teknikaria Animazio Soziokulturalean eta Turistikoan, Haur Hezkuntzan, Gizarte Integrazioan, Komunikazio Bitartekotzan edo Genero Berdintasunaren Sustapenean. Bestalde, “Giza baliabideak kudeatzeko zereginetan administrazio elektronikoa ezartzeko eta prozedurak hobetzeko enplegu programak” administrari laguntzaile bat kontratatuko du, maila ertaineko prestakuntza eta maila ertaineko informatika ezagutzak izango dituena.

Azkenik, “Informazio instituzionala hobetzeko materialak ekoizteko eta ikus-entzunezko komunikazio-kanal berriak abian jartzeko enplegu-programaren” bitartez, arlo hauetakoren batean Unibertsitateko Gradua duen pertsona behar da: Arte Ederrak, Diseinu Digitala, Diseinu Grafikoa, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketina, Kazetaritza, Diseinu Multimedia eta Grafikoa, Diseinu Grafikoa eta Komunikazioa edo Social Media & Marketin digitala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide