Amurrio Gabonetarako pintura lehiaketarako deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko aza. 24a, 16:19

Udalerriko 14 urtetik beherakoei dago zuzenduta, eta adinaren araberako hiru kategoria izango ditu. Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira abenduaren 7tik 19ra.

Juan de Aranoa udal eskola artistikoak, Amurrioko Udalarekin lankidetzan, 14 urtetik beherako herritarrentzako pintura lehiaketa antolatu du, Gabonak gai nagusitzat hartuta. Adinaren araberako hiru kategoria izango ditu, eta kategoria bakoitzeko sariez gain, parte hartzen duten ume guztiek opari bana jasoko dute. Lanak Kultur Etxean entregatu ahal izango dira abenduaren 7tik 19ra.

Gabonetako pintura lehiaketako parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, eta obra bakoitzak gehienez bi egile izan ahal izango ditu. Teknika librea izango da, marrazkia, pintura, collagea, besteak beste, eta lanen neurriak ezingo dira 50x40 zentimetro baino gehiagokoak izan.

Lanak Kultur Etxean entregatu beharko dira abenduaren 7tik 19ra, eta atzealdean, egilearen datuak, izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta lanaren izenburua adieraziko dira. Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 28an izango da, La Casonako erakusketa aretoan, eta egun horretan bertan inauguratuko da aurkeztutako lanen aukeraketak osatuko duen eta urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa.

Parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute eta, gainera, kategoria bakoitzean hiru saridun egongo dira. 6 urte arteko umeak hartzen dituen A kategorian (2014an jaiotakoak barne), hiru sari banatuko dira, eta horietako bakoitzak diploma bat eta opari bat eramango du; 7 eta 10 urte bitartekoen B kategorian (2010 eta 2013 bitartean jaiotakoak), pinturarako materialez osatutako hiru sari banatuko dira (60€, 50€, 40€-koak) eta diploma bat; eta 11 eta 14 urte bitartekoen C kategorian (2006tik 2009ra bitartean jaiotakoak) 70 €, 60 €eta 50 €-ko pinturarako materialez osatutako hiru sari eta diploma bat banatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide