Amurrioko Udalak Goikomendiko ikaztegira ez joatea gomendatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko aza. 27a, 07:00

Olentzero egon ohi da Goikomendiko ikaztegian. / Endika Diaz Garcia

Estalkia erortzeko arriskua dago haren gainera pago-adar bat jausi ondoren. Ingurua zinta batekin itxita dago eta bertara ez igotzeko dei berezia egiten da. Ohiturak elkarteak Olentzerorekin erlazionatutako jarduerekin jarraituko du, eta ikazkinak abenduaren 20an hartuko ditu familiak San Roken.

Amurrioko Udalak Goikomendiko ikaztegira ez igotzeko gomendatu die herritarrei, bertako estalkia oso kaltetuta dagoelako, bere gainean pago-adar batzuk erori direlako eta jausteko arriskua dagoelako. Ingurua zinta batekin itxita dago, eta, une honetan, kalteen larritasuna ikusita, aukerarik onena aztertzen ari dira: estalkia konpontzea edo berria jartzea. 

Modu berean, osasun egoera eta autobusak erabiltzeko eta ekitaldi masiboak egiteko ezintasunak hor dauden arren, Ohiturak elkarteak Olentzerorekin erlazionatutako jarduerak egiten jarraituko du, baina egungo osasun egoerara egokituta. Beraz, abenduaren 20an, igandea, familiak San Rokera joan ahal izango dira Olentzerori gutunak uztera, aurreko urteetan bezala. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide