Infomazio panel batek amaiera eman dio Elexazarreko erromatarren garaiko aztarnategiari

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko abe. 1a, 09:06

Panelak azken 10 urteetako indusketa kanpainetan egindako aurkikuntzak jasotzen ditu.

Amurrion, 2020ko azaroaren 30ean. Erromatarren garaiko Elexazarreko aztarnategiaren indusketa proiektua 2009an hasi zen, eta bertako kanpainetan
egindako aurkikuntzak jasotzen dituen informazio panel bat jarrita eman zaio amaieraprozesuari. Juanjo Hidalgok zuzenduta aztarnategi arkeologikoan egindako indusketaeta berriztatze lanak Arabako Foru Aldundiak eta Amurrioko Udalak baimendu eta kofinantzatu dituzte.

Behar bezala kontserbatzeko eta zaintzeko aztarnategia eta bere egiturak finkatu ondoren, egindako aurkikuntzak eta esku-hartze horietan lortutako informazioa jasotzen dituen azalpen panel bat jarri da. Panel hori jartzeak eman dio amaiera aztarnategia berreskuratzeko prozesuari, eta, gainera, Elexazarrera hurbiltzen diren pertsona guztiei prozesuari buruzko informazioa eta ezagutza ematea du helburu.

Aurkikuntzak

Kanpainetan zehar Elexazarren egindako esku-hartzeei esker, K.O. I. eta III. mendeenarteko erromatarren garaiko etxalde bat identifikatu ahal izan da. Erdiko espazio baten inguruan zeuden zenbait esparruz osatutako eraikin nagusi batek eta ukuilu eta tailer gisa interpretatzen diren beste bi eraikinek osatzen zuten. Gainera, aztarnategian kronologia zorrotz samarra ezartzeko aukera eman duten hainbat material aurkitu dira.

Zeramikazko eltze, plater eta erretiluen aztarnekin batera, elementu metalikoak ere aurkitu dira, iltzeak eta puntak, eta baita sandalien eta boten tatxetak, brontzezko elementuak eta Alexandro Severo eta Gordiano III.a enperadoreei zegozkien bi txanpon ere. Elementu horiek guztiek III. mendearen erdialdean jartzen dute aztarnategiaren amaiera. Elexazarreko aurkikuntzarik esanguratsuenen artean, hareharrizko lau angeluko bloke batean, zezen baten burua irudikatuta agertzen den ara taurobolio landu bat nabarmendu behar da. Zibelesen gurtzarekin erlazionatuta dagoen eta sakrifizio eta sinbolo izaera duen elementu erlijiosoa da. Horren bitartez, Jainkosaren mesedea eskatu nahi da Elexazarreko biztanleen eta etxaldearen jardueraren martxa onaren alde.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide