Amurrio, 2020ko abenduaren 1ean. Aiarako Kuadrillak eskualdeko enplegu-planak egingo ditu berriro 2020-2021 urteari begira. Amurrion, guztira, 14 pertsona kontratatuko dira, eta udalerrian erroldatuta egon beharko dute: naturguneen mantentze-lanez arduratzen diren 2 pertsona, hiri-espazioen eta naturguneen mantentze-lanez arduratzen diren 8 pertsona, 3 herri laguntzaile eta administrari laguntzaile bat.
Iragarkiak Lanbideren webgunean daude argitaratuta, eta interesdunek Lanbideren bidez soilik eman ahal izango dute izena abenduaren 9ra arte. Eskaera formalizatzeko, Lanbideren web-zerbitzua erabiltzea gomendatzen da, esteka honen bidez eskura daitekeena: https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/. Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.
Aiarako Kuadrillak eta Urduñako udalerriak 36 pertsona kontratatzea aurreikusi dute sei hilabetez, horietatik 33 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren %60ra. Plan horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira, ekainaren 24ko ebazpenaren arabera.