Udalerriko jatetxeek 2.000 euroko laguntza zuzena jasoko dute, eta tabernek eta kafetegiek jasoko dutena 1.000 eurokoa izango da. “Badakigu ostalaritza oso egoera zaila ari dela jasaten, eta, horregatik, laguntza hauek emanez jarduerari eta enpleguari eusten lagundu nahi dugu eta, ahal den neurrian, galera ekonomiko egoera arindu”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Amurrioko Udalak ostalaritzarako aparteko laguntza zuzenak onartu ditu aho batez gaur goizean egin duen osoko bilkuran. Laguntzen zenbatekoa 55.000 eurokoa da. Neurri horrekin, Covid-19aren ondorioz sortutako neurri murriztaileak direla eta sektoreak bizi duen egoera zaila arindu nahi du Udalak.
Amurrioko Udaletik “elkartasuna adierazi nahi diogu gure idiosinkrasiaren parte den eta gure herria bizirik eusten laguntzen duen sektore honi. Badakigu ostalaritza oso egoera zaila ari dela jasaten, eta, horregatik, laguntza hauek emanez jarduerari eta enpleguari eusten lagundu nahi dugu eta, ahal den neurrian, galera ekonomiko egoera arindu”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Ostalaritzako establezimenduen artean banatu beharreko zenbatekoa gauzatutako enpresa-jardueraren araberakoa izango da. Herriko jatetxeek 2.000 euroko laguntza zuzena jasoko dute, eta tabernek eta kafetegiek 1.000 eurokoa. Guztira, 55.000 euro banatuko dira ostalaritza sektoreko herriko 44 establezimenduen artean.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.