Amurrioko Bañueta kiroldegiak urtarrilaren 7an irekiko ditu berriori ateak, edukiera mugatuarekin eta aurretiazko hitzorduarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko abe. 23a, 10:09

Bañueta kiroldegiko erabiltzaileek urtarrilaren 4tik aurrera erreserbatu ahal izango dute hitzordua; aurrez aurre edo telefonoz eskatu ahal izango da, 945 393 642 zenbakira deituta. Erreserbak aste bakoitzaren aurreko ostiraletik aurrera jasoko dira, eta gehienez ere astean 2-3 egun erreserbatu ahal izango dira, eskariaren arabera. Txanda bakoitzean, 65 urtetik gorakoentzako, haurdunentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako plazak gordeko dira.

Amurrion, 2020ko abenduaren 22an. Amurrioko Bañueta kiroldegiak urtarrilaren 7an irekiko ditu berriro bere instalazioak, igerilekuak, muskulazio-gelak eta gune kardiobaskularra martxan jarriko baitira. Kirol instalazioa egokitu eta berregituratu egin da jarduerara itzultzeko, osasun erakundeen jarraibideei jarraituz.

Bañueta kiroldegiko erabiltzaileek urtarrilaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute hitzordua. Igerilekuen erreserba 60 minutukoa izango da gehienez hitzordu bakoitzeko, eta muskulazio-gelaren eta gune kardiobaskularraren kasuan, 90 minutukoa gehienez. Eremu bakoitzean 45 minutu, edo gune bakarrean 90 minutu, erreserbatzeko aukera egongo da. Egun berean, igerilekura eta muskulazio-gelara edo igerileku eta eremu kardiobaskularrera joateko erreserba egin ahal izango da.

Osasun-murrizketak direla eta, kirol-instalazioaren edukiera ere aldatu egin da. Igerileku handia 6 kaletan banatuko da, eta kale bakoitza 2 pertsonak erabili ahal izango dute. Igerileku txikiaren kasuan, bi zatitan banatuko da, eta gune bakoitza 2 familia-unitatek edo 2 erabiltzailek erabili ahal izango dute. Bestalde, muskulazio-gelak gehienez ere 12 pertsonako edukiera izango du txanda bakoitzean, eta igerilekuko harmailetan egongo den eremu kardiobaskularrak ere gehienez 12 pertsonako edukiera izango du txanda bakoitzeko.

Aurretiazko hitzordua

Kiroldegira joateko hitzordua aurrez aurre zein telefonoz har daiteke, 945 393 642 telefono-zenbakira deituta. Arreta ordutegia hau izango da: astelehenetik larunbatera 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 9:30etik 13:30era. Erreserbak aste bakoitzaren aurreko ostiraletik aurrera jasoko dira, eta gehienez ere astean 2-3 egun erreserbatu ahal izango dira, eskariaren arabera. Txanda bakoitzean, 65 urtetik gorakoentzako, haurdunentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako plazak gordeko dira.

Erreserbatutako hitzordura joatea ezinezkoa bada, gutxienez 4 ordu lehenago jakinarazi beharko da. Aldez aurretik abisatu gabe bi hitzordura joaten ez bada, erabiltzaileari kargu hartuko zaio eta ezingo du erreserbarik egin 10 egunetan.

Erreserbaren ordutegia kiroldegira sartzen denetik irten artekoa izango da. Gune bakoitzerako ezarritako txandak hauek dira:

Igerilekua

  • Goizetan, astelehenetik igandera
    09:00etatik 10:00etara; 10: 15etik 11:15era; 11:30etik 12:30era; 12:45etik
    13:45era.
  • Arratsaldetan, astelehenetik ostiralera.
    15:30etik 16:30era; 16:45etik 17:45era; 18:00etatik 19:00etara; 19:15etik
    20:15era eta 20:30etik 21:30era.
  • Larunbatetan
    16:00etatik 17:00etara; 17:15etik 18:15era; 18:30etik 19:30era

Muskulazio-gela eta eremu kardiobaskularra

  • Goizetan, astelehenetik igandera
    09:00etatik 10:30era; 10:30etik 12:00etara; 12:00etatik 13:30era.
  • Arratsaldetan, astelehenetik ostiralera
    15:30etik 17:00etara; 17:00etatik 18:30era; 18:30etik 20:00etara; 20:00etatik
    20:30era.
  • Larunbatetan:  16:30etik 18:00etara eta 18:00etatik 19:30era.

Kiroldegia erabiltzeko arauak

Kiroldegiko sarreran langileek txanda bakoitzeko zerrenda egiaztatuko dute eta erabiltzaileek eskuak hidrogelarekin garbitu eta kaleko oinetakoak desinfektatu beharko dituzte. Kirol-instalazioak markatuta izango ditu barrutik zirkulatzeko bideak, ahal den neurrian erabiltzaileak gurutzatu ez daitezen. Maskara nahitaez erabili beharko da uneoro.

Aipatutako arau orokorrez gain, gune bakoitzak berariazko neurriak bete beharko ditu. Igerilekuetako erabiltzaileek aldagelak erabili ahal izango dituzte (dutxak ez), txankletak erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta igeri egiteko material txiki bat baino ezin izango da eskatu. Erabili ondoren, sorosleak material hori desinfektatu egingo du. Bestalde, muskulazio-gelako eta eremu kardiobaskularreko erabiltzaileek ezingo dituzte aldagelak erabili, baina leku espezifiko bat egokituko da objektu pertsonalak uzteko. Muskulazio-makinetan jartzeko eskuoihal bat erabili beharko da, eta erabili ondoren erabilitako makina garbitu egin beharko da beti, makina bakoitzean horretarako dauden produktuekin eta materialekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide