Jasaten ari garen osasun egoera dela eta, eta gure udalerrian COVID-19ak kutsatutako pertsonen datuek azken egunetan gora egin dutela ikusita, Amurrioko Udalak Eusko Jaurlaritzatik ezarritako neurriak betetzeko eskatu die herritarrei, eta, Gabonak gertu daudenez, kontu berezia izatea. Hori dela eta, pertsona pilaketarik ez bultzatzea eskatzen da, ahal den neurrian birusaren hedapena saihesteko.
Amurrioko Udalak etengabeko hartu-emana du udalerriko Osasun Zentroarekin, pandemiaren bilakaera neurtzeko, eta azken asteetan kasuen kopuruak nabarmen egin duela gora ikusi da, 24 azken astean, 100.000 biztanleko 300 kasuetara hurbiltzen den tasara helduz. Bilakaerak gorako bidea erakusten du eta, ondorioz, Udaletik eta Osasun Zentrotik eskaria egin zaie herritarrei, norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan jar dezaketen bilera sozialak ez sustatzeko.
Osasun arloko neurri guztiak eta bakoitza betetzea oso garrantzitsua dela ere gogorarazten da, beti ere segurtasunezko tartea gordez, leku irekietan eta itxietan.