Amurriok 2030 Eskola Agendan garapen jasangarriaren helburuak sartzeko hezkuntza-materialak garatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko urt. 18a, 08:56

Agenda 21 programaren barruan, udalerriko ikastetxeek, garapen jasangarriko 17+1 helburu dituen 2030 Agendarako trantsizioa egingo dute. Egokitzapen hori egiteko, dibulgazio-jolas bat, kartelak eta Tribial digital bat ere barne hartzen dituen material didaktikoa prestatu da.

Amurrioko Udalak hainbat urte daramatza Garapen Jasangarriko Helburuen (GIH) ildoan lanean, eta, 2020-2021 ikasturte honetan, Eskolako Agenda 21 programak, Garapen Jasangarriko 17+1 Helburuak jasotzen dituen 2030 Agendarako trantsizioa egingo du. Horretarako, ikasgeletan lantzen ari diren gaiarekin erlazionatutako hezkuntza-materialak egin dira.

Ingurumenarekin erlazionatutako helburuez gain, ‘Klimaren aldeko Ekintza’ izeneko 13. GIHa landuko da ikasturte honetan, eta Amurrioko ikasleek gizarteari, ekonomiari eta bakeari eta justiziari buruzko beste helburu batzuk landuko dituzte.

Garapen Jasangarriko Helburuak 2030erako Eskola Agenda berriaren esparruan lantzeko eta ezagutzeko, hezkuntzako hainbat material garatu dira udalerriko ikasleentzat. 17+1 GJHen filosofia eta edukiak modu dibertigarrian zabaltzeko jolasa, kartelak eta informazioa ematen duten kuboak, edo “17+1 artelanak versus 17+1 GJH” proiektua. Gainera, Agenda 2030aren Tribial digital bat ere egingo da.

Material hori guztia Amurrioko, Amaurre, Lucas Rey, Zabaleko, Aresketa Ikastola eta Zaraobe institutua ikastetxeetan banatu da, eta irakasleentzat egindako gida espezifiko bat ere badu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide