Bañueta kiroldegiak abonatuak fidelizatzeko eta erakartzeko kanpaina abiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko urt. 28a, 13:23

Gaur egun abonatuta daudenei eta alta berriei % 25eko deskontua egingo zaie hileko kuotan; gainera, alta berriek ez dute matrikula ordaindu beharko. Kanpaina sei hilabetez luzatuko da, otsailetik uztailera, eta bat egiteko epea otsailaren 28ra arte luzatuko da.

Amurrioko Bañueta kiroldegiak abonatuak fidelizatzeko eta erakartzeko kanpaina abiarazi du, hileko kuoten prezioan % 25eko deskontua aplikatuz. Gainera, alta berriek ez dute matrikula ordaindu beharko. Kanpaina sei hilabetez luzatuko da, otsailetik uztailera, eta bat egiteko epea otsailaren 28ra arte luzatuko da.

Kanpaina gaur egun kiroldegiko abonatu direnei eta alta berriei zuzenduta dago. Azken horiek matrikula ordaintzetik salbuetsita ere egongo dira, baina sei hilabeteko iraupenerako konpromisoa izango dute. Hileko kuotek % 25eko deskontua izango dute, bai Amurrion erroldatutako pertsonentzat, bai erroldatu gabeentzat. Dagoeneko Bañueta kiroldegian abonatuta daudenei izapiderik egin gabe aplikatuko zaie deskontua.

Kanpainarekin bat egiteko epea otsailaren 28an amaituko da. Kuoten ordainagiriak banku-helbideratze bitartez pasatuko dira hilero, hileko lehen astean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide