Amurriok aparkaleku-eremu berria izango du Juan de Aranoa kalean, eta 37 plaza izango ditu, horietako bat egokitua. 34.896 euroko inbertsioa eskatuko duten lanak datozen egunetan hastea aurreikusi dute, eguraldiak horretarako aukera ematen badu.
Jarduketa horrek Alkinar auzoak Udalarekin urtero egiten dituen bileretan egindako eskaeretako bati erantzuten dio. Eskaera horiek, auzotarren parte-hartzea bilatzen duten auzoetako batzarren programaren barruan daude. Juan de Aranoa kaleko aparkaleku berria leku estrategikoan egongo da, Iparraldeko tren geltokitik gertu dagoelako. Gainera, A-625 errepidetik datozen ibilgailuentzako disuasio-aparkaleku gisa ere pentsatuta dago, Araba eta Felix Murga kaleetako aparkalekuekin gertatzen den bezala.
Aparkaleku-eremu berria 912 m2-ko lursail batean eraikiko da, eta 37 plaza izango ditu, horietako bat egokituta. Lanak otsailaren hasieran hastea aurreikusten da, baina eguraldiak lanen hasiera baldintzatu dezake; izan ere, gutxienez astebete igaro behar da euririk egin gabe lanekin hasi aurretik. Lanek 4 aste iraungo dute, eta 34.896 euroko inbertsioa eskatuko dute.