Koadernaketa ikastarorako izen-ematea zabalik Amurrioko kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko ots. 24a, 09:43

Ikastaroa martxoaren 5ean hasiko da eta 12 saio egingo dira, ekainaren 4ra arte; ostiraletan izango da, 10:00etatik 13:00etara. Tailerrean parte hartzeko, Kultur Etxean eman beharko da izena.

Amurrioko Udala Arte Eskolaren eskaintza dibertsifikatzen ari da, koadernaketa ikastaro batekin. Pertsonen profil berrien parte-hartzea sustatu nahi duen diziplina da. Tailerrak 12 saio izango ditu eta martxoan hasiko da. Izen-ematea Kultur Etxean egin daiteke.

Koadernaketa ikastaroa kartoia lantzean oinarritzen da, papera eta kartoia bezalako material birziklagarriekin egindako diseinuak pausoz pauso sortzeko helburuarekin. Montserrat González Barredo Arte Ederretako profesionala eta Amurrioko Arte Eskolako pintura irakaslea arduratuko da tailerra emateaz.

Ikastaroa martxoaren 5ean hasiko da eta 12 saio izango ditu, guztiak ostiraletan 10:00etatik 13:00etara, ekainaren 4ra arte. Ikastaroan gehienez 15 ikasle egon daitezke, beraz, izena eman beharko da Kultur Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide