Amurrioko Udalak ostiraletako baserritarren merkatua bultzatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 5a, 10:24

Horretarako, kanpaina bat egingo da, eta merkatuan erosketak egiten dituzten pertsonak bertako produktuekin osatutako saski baten asteroko zozketan sartuko dira. Ekintza hau martxoan zehar egingo da, martxoaren 5ean, 12an eta 26an (ostiralak) eta 19an (osteguna).

Amurrioko Udalak, Amurrio Bideanekin batera, tokiko eta hurbileko produktuari laguntzen jarraituko du martxoan Juan Urrutia plazan jarriko den ekoizleen merkatuan egingo den kanpainarekin. Baserritarren produktuak bultzatzeaz gain, Udalak mahai-zapiak eman dizkie beren postuetarako, eta baita paperezko poltsa-sorta bat ere. 

Tokiko produktuari babesa eta sustapena ematera zuzendutako kanpainan, produktu-saski bat zozkatuko da astero merkatuan erosketak egiten dituzten pertsonen artean. Erosketa bakoitzeko, erabiltzaileek txartel bat jasoko dute beren datuekin bete eta hautetsontzi batean sartzeko, eta, ondoren, merkatua amaitzean zozketa egingo da, 14:00ak aldera. Kanpaina martxoan gauzatuko da, 5, 12 eta 26an, ostiraletan eta 18an, ostegunean. 

Ekintza horrekin batera, merkatura joan ohi diren ekoizle guztiak biltzen dituen informazio-kartel bat ere egin da, haietako bakoitza ezagutzera emateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide