Amurrio Bidean garapen agentziak bere irudi korporatiboa berriztu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 9a, 07:00

Markaren irudia berritzeak Amurrioko Udalak duen logoa bertan integratzea dakar. Logotipo berriak kolore urdinaren eta berdearen esentziari eusten dio, hau da, Amurrioko erakundearen kolore korporatiboei.

Amurrio Bidean Garapen Agentziak irudi korporatiboa berritu du, Amurrioko Udalak duen logo berrira egokituz. Erakundearen logotipo eguneratua Amurrioko Udalaren ‘A’ identifikatzailearekin integratuta dago.

Logotipoa, Amurrioko Udalaren logoarena bezalako ‘A’ urdin batek eta ‘B’ berde batek osatzen dute, horrela Amurrioko erakundearen kolore korporatiboak kontserbatuz. Logoa ‘Amurrio Bidean Garapen Agentzia’ testu urdinak osatzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide