Enplegua bilatzeko prozesuan beharrezkoak diren trebeziak hobetzeko okupatu tailerraren edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 15a, 07:00

Prestakuntza-aste bat egingo da martxoaren 22tik 26ra bitartean, Okupatu programaren barruan, enplegua bilatzeko behar diren trebeziak hobetzeko. Izena Amurrio Bidean agentzian eman beharko da, empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita edo 945891721 telefono-zenbakira deituta.

Amurrio Bideanek, Aiarako Kuadrillaren laguntzarekin eta Vital Fundazioak finantzatuta, prestakuntza-aste bat antolatu du martxoaren 22tik 26ra bitartean, Okupatu programaren barruan. Aste horretan egingo diren jardueren xedea izango da enplegua bilatzeko prozesuan beharrezkoak diren trebeziak hobetzea. Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, harremanetan jarri behar da Amurrio Bidean agentziarekin. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da empresa@amurriobidean.org helbidera, edo 945891721 telefono-zenbakira deitu.

Okupatu izeneko programa taldeko jarduera dinamiko eta praktiko batzuen bidez gauzatuko da. Horretarako, giza baliabideen arloko zenbait profesionalen laguntza izango dugu, zeinak ohituta baitaude beren egunerokotasunean hautaketa-prozesuetan parte hartzen.

Prestakuntza aurrez aurrekoa izango da, 9:00etatik 14:00etara, eta Amurrio Bideanen instalazioetan emango da, COVID-19 dela-eta beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak betez. Parte-hartzaileek beren trebezia pertsonal eta profesionalak entrenatuko dituzte (autoezagutza, automotibazioa, talde-lana…), eta enplegua bilatzeko baliagarriak diren tresnak landuko dituzte (curriculuma, lan-elkarrizketa, enpresa- eta prestakuntza-sarea…). Horrez gain, taldeko sinergiak sortzea sustatuko da, elkarren arteko laguntzaren eta lankidetzaren bidez, eta asmoa izango da taldeko laguntza horrek bere horretan irautea taldearen enplegu-bilaketako prozesu osoak irauten duen bitartean.

Prestakuntza langabezian dauden edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonentzat da, baldin eta lana bilatzeko prozesu batean sartuta edo horri ekitear badaude.  Gehienez 10 pertsonak parte hartuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, hautaketa egiteko elkarrizketak egingo zaizkie hautagaiei. Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, harremanetan jarri behar da Amurrio Bidean agentziarekin. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da empresa@amurriobidean.org helbidera, edo 945891721 telefono-zenbakira deitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide