“Emakumeen aztarnak. Amurrioko memoria historikora hurbilketa (1940-1975)” liburuak Amurrioko 17 emakumeren bizipenak biltzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 24a, 07:00

Proiektu hau, Udaleko berdintasun arloak bultzatutako ‘Amurrioko Emakumeen Memoria Historikoa Berreskuratzeko Ikerketa bekatik’ sortu da.

Datorren apirilean, Olga del Castilloren eta David Beorleguiren “Emakumeen aztarnak. Amurrioko memoria historikora hurbilketa (1940-1975)” liburua argitaratuko da. Udalerriko emakumeen memoria historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko Udaleko berdintasun sailak 2019an bultzatutako bekatik sortu zen, eta Gogora Institutuaren babesa du.

Amurrioko 17 emakumek lehen pertsonan kontatutako bizipenak biltzen ditu liburuak, emakumeen partaidetza jaso eta berridazteko, udalerriaren garapen historiko, ekonomiko eta sozialean duten protagonismoa agerian utziz. Frankismoko hirurogeiko hamarkadan hasi eta landa-gizarte tradizionaletik gizarte moderno industrialen berezko forma sozioekonomiko eta kulturaletara igaro den garaian kokatzen da.

Maria Arberas, Begoña Mendieta, Maria Tejada, Isabel Castro, Kontxi Aguillo, Mari Paz Echevarria, Mertxe Perez, Angelines Paniego, Begoña Álava, Loli Almanchel, Mar Deli Perez, Kontxi Plaza, Marisa Bitorika, Amaia Aldama, Nieves Irabien, Marivi Marigorta eta Esther Presa dira protagonistak.

Proiektua Amurrioko Udaleko berdintasun sailak 2019an bultzatutako bekatik abiatzen da, eta genero-ikuspegiaren aldarrikapena bilatzen du, emakumeen eginkizuna ikusezina izatea ezaugarri duen une historiko batean. Lan horren bidez, hainbat emakumek berdintasunezko gizarte plurala eratzen lagundu duten moduak aztertu dira, hainbat balio, posizionamendu, esperientzia, itxaropen eta bizi-proiektu oinarri hartuta.

“Gure ustez, memoria historikoa berreskuratzea ezin da datuetara mugatu, eta liburu honetan jasotzen diren kontakizunak beharrezkoak dira. Liburuak, oraina ulertzeko eta aurrera jarraitzeko gako asko ematen ditu. Bide horrek, emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasunaren alde guztien artean egituratutako aldarrikapen-estrategia eta -ekintzak eskatzen ditu. Amurrioko mugimendu feminista, eraldaketa subjektibo, sozial eta politikoen ondare historikotik kartografiatu nahi dugu”, azaldu du Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak. 

Liburuaren 200 ale argitaratuko dira, eta aurkezpenaren egunean erosi ahal izango dira. Aurkezpen ekitaldia datozen hilabeteetan egingo da, Covid-19ak sortutako egoera globala hobetzen denean eta ekitaldia berme guztiekin antolatu daitekeenean, proiektuan parte hartzen duten emakumeak eta herritarrak bildu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide