Arabako Foru Aldundiak eta Amurrioko Udalak Vespa Velutina liztor erreginari tranpak jartzeko kanpaina sustatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 26a, 07:20

Tranpak jartzeko herritarren parte-hartzea eskatzen da.

Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udala boluntario bila ari dira udalerrian, Vespa velutina liztor erreginari tranpak jartzeko 2021eko kanpaina aurrera eramateko. Herritarren parte-hartzea eskatzen da liztor erregina harrapatzeko tranpak jartzeko, gehienez ere bi tranpa pertsona bakoitzeko.

Proiektuan parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute nllorente@amurrio.eus helbidera edo whatsapp mezu bat idatzi 602570841 zenbakira, izen-abizenak, posta elektronikoa edo/eta harremanetarako telefono-zenbakia adieraziz. Udala interesdunekin harremanetan jarriko da parte-hartzea zer-nolakoa izango den azaltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide