Amurriok Fosilen eta Mineralen XXX. Azoka hartuko du igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 26a, 16:00

Erakustokiek mineralen munduan hasteko aukera emango dute beste urte batez; erakusketa goizez eta arratsaldez egongo da zabalik. Jende-pilaketak saihesteko, ez da mineralen ohiko zozketa egingo, baina, 18:00etatik aurrera azokara hurbiltzen diren haurrek opari bat jasoko dute. 

Datorren igandean, martxoak 28, Amurrioko Udal pilotalekuak fosilen eta mineralen XXX. azoka hartuko du. Aurten ere, azoka aukera ona izango da mineralen munduan murgiltzeko eta igandean izango diren 10 erakustokietan ikusgai dauden bildumekin gozatzeko eta horiek miresteko. 

Azoka 11:00etan hasiko da eta, goizez, 14:30ak arte egongo da zabalik. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 20:00etara sartu ahal izango da. 

Aurten ez da mineralen azken zozketa egingo, aurreko edizioetan egin den bezala, Covid-19ak sortutako osasun egoera dela eta pilaketak saihesteko. Horregatik, 18:00etatik aurrera azokara hurbiltzen diren haur guztiek opari bat jasoko dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide