Amurrioko Udalak eta Vicente Ferrer fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mar. 29a, 12:48

Finantzatutako proiektuak Indiako Anantapur barrutiko Ganigera landa-komunitateko 43 familiari etxebizitza duin baterako eskubidea ematea du helburu. Proiektu honen bidez Vicente Ferrer fundazioak osasuna eta higienea hobetzea bilatzen du, eta baita familia onuradunen estatusa eta egoera soziala hobetzea ere.

Amurrioko Udalak eta Vicente Ferrer Fundazioak duela urte batzuetatik daukaten lankidetza hitzarmena berritu dute gaur goizean. Ganigerako (Indiako Anantapur barrutia) 43 familiari etxebizitza duin bat eman nahi die proiektuak, eta Udalaren laguntza 10.000 eurokoa izango da.

Proiektuaren bidez, etxebizitza duina izateko eskubidea sustatzen eta bermatzen da, generoaren ikuspegitik egokia izango den saneamenduarekin. Proiektuak 43 pertsonaren (42 emakume eta gizon 1) eta haien familien gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko zaurgarritasuna murriztu nahi du. Aurreikusitako inpaktuak bi eremutan du eragina: alde batetik, osasuna eta higienea hobetzea, etxebizitza berriaren ezaugarriei eta oinarrizko saneamendu-sistema bat ezartzeari esker; eta, bestetik, familia onuradunen estatusa eta posizio soziala hobetzea, batez ere emakumeen kasuan, eraikitako etxebizitzen jabeak izango baitira.

Etxebizitzak eraikitzeaz gain, higieneari buruzko sentsibilizazio-tailerrak ere egingo dira, bainugela- eta komun-azpiegitura berrietara egokitzeko, eta higiene- eta osasun-ohitura onen inguruko kontzientzia areagotzeko.

Proiektuak, gainera, Ganigera komunitateko familiek beren burua antolatzeko duten gaitasuna garatzea eta ahalduntzea sustatuko du, prestakuntzaren eta eraikuntza-batzordea sortzearen bidez. Familia parte-hartzaileek eurek egingo dute materialak erosteko eta etxebizitzen eraikuntza monitorizatzeko prozesuaren parte bat, eta horrek areagotu egingo du proiektua beraiena izatearen sentimendua, proiektuaren fase guztietan parte hartuko dutelako.

Proiektu honen hartzaile zuzenak 43 pertsona eta haien familiak izango dira; guztira 182 pertsona dira (95 emakume eta 87 gizon), eta horien artean 60 mutiko eta 59 neskato daude. Azpimarratzekoa da azken horiek, umeak, izango direla jarduera honen onuradun nagusiak, eskolako errendimendu hobea sustatuko baita, ikasteko espazio egokiagoa izango delako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide