Amurriok haritik tira egin eta etiketaren atzetik begiratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko api. 9a, 07:00

SETEM Hego Haizeak proposatuko tailer bat hartuko du herriak, arroparen kontsumoaren inguruan, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zela 8 urte bete diren hilabetean.

SETEM Hego Haizeak haritik tira egitera gonbidatuko du hainbat jardueren bidez, arroparen kontsumoarekin lotutako inplikazioak birpasatu eta eraldatzeko asmoarekin. Esaterako, estereotipo eskuraezinen ezarpena edo ehungintzako manufakturaren esplotazio-baldintzak jorratuko dira. Jarduera horietako bat Amurrion izango da, Udal Berdintasun Sailarekin batera antolatuta.

"Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean?" Ikastaroa izango da, apirilaren 20an, asteartea, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean. Ikastaro honetan "Fast Fashion" delakoak dituen inpaktuak ezagutaraziko dira, eta kutsadura eta esplotazioa minimizatuko duen arropa kontsumo kritikoa egiteko tresnak proposatuko dira. SETEMek emango du, Estatuan Arropa Garbia Kanpaina koordinatzen duen GGKEak. Parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da berdintasuna@amurrio.org helbidera idatziz.

Rana Plaza eraikinaren hondamendiaren urteurrena
Datorren apirilaren 24an ehungintzaren historiako hondamendirik handienaren zortzigarren urteurrena ospatuko da. Arropa josten zen tailerrak zeuden Bangladeshen Rana Plaza eraikinaren kolapsoa, zeinek 1.138 langile hil eta 2.000 baino gehiago zauritu zituen. Data hori dela eta, SETEM Hego Haizeak bere Balio Faktoriaren prestakuntza-programa arroparen kontsumo kritikoa egitera bideratuko du apirilean. www.factoriadevalores.eus webgunean informazio osoa dago eskuragarri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide