Amurriok bertan behera utzi du 2021eko San Prudentzio ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko api. 8a, 12:26

Aurten ere ez da egongo danborrada bateraturik Amurrion./ Aiaraldea.eus

Ez da San Prudentzio eguna ospatuko, ohi bezala, karakol-janarekin eta danborradarekin, baina apirilaren 27an eta 28an musika izango da kaleko megafoniatik.

Covid-19ak sortu duen egoera dela eta, Amurrioko Udalak San Prudentzio eguna ohi bezala, karakol-janarekin eta danborradarekin, ez ospatzea erabaki du. Jarduera horiek ez egitea egungo osasun-egoeraren eta erakundeek hartutako neurrien ondorio da. Amurrioko Udalak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, dei berezia egiten die herritarrei pilaketak saihesteko.

Egoera gorabehera, jai eguna da arabarrentzat eta, beraz, San Prudentzio bezperan, apirilaren 27an, danborradaren soinua entzungo da kaleko megafoniatik eta, hurrengo egunean, 12:00etatik 14:00etara musika jarriko da, denok alaitzeko.

“Amurrioko bizilagunak danborra jotzera balkoietara irten ginen urtearen ostean, normaltasun apur bat berreskuratzen ari gara, eta horrek duela urtebete hain urrun ikusten genituen gauzak egitea ahalbidetzen digu. Hala ere, erantzukizun kolektiboa dela eta, aurten ez dugu San Prudentzio eguna orain arte egin dugun bezala ospatuko, jende pilaketak ahalik eta gehien ekidin behar ditugu, gure udalerrian izaten ari den kasuen eragin txikiari eusteko”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide