Amurriok aparkaleku berria du Juan de Aranoa kalean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mai. 5a, 07:00
Aparkaleku berria./ Amurrioko Udala

Aparkatzeko 37 plaza gehiago, horietako bat egokitua, toki estrategiko batean, Iparraldeko tren geltokitik gertu. Jarduketak Alkinarreko bizilagunek auzo-batzarretan egindako eskaeretako bati erantzuten dio.

Amurriok amaitu ditu Juan de Aranoa kalean 37 plaza, horietako bat egokitua, dituen aparkaleku berria eraikitzeko lanak. Proiektua 912m2-ko lursail batean gauzatu da, eta 34.896 euroko inbertsioa eskatu du.

Aparkaleku berri hori leku estrategikoan dago, Iparraldeko tren geltokitik gertu. Gainera, A-625 errepidetik datozen ibilgailuentzako disuasio-aparkaleku gisa ere pentsatuta dago, Araba eta Felix Murga kaleetako aparkalekuekin gertatzen den bezala. 

“Obra honen amaierak, udalerrian ibilgailuak aparkatzeko gune gehiago izatea eragin du, eta, gainera, dagoen zonalde estrategikoak garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko du, tren geltokiaren ondoan baitago”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. 

Aparkalekua eraikitzeak Alkinar auzoak urtero Udalarekin egiten dituen bileretan egindako eskaeretako bati erantzun dio. Eskaera horiek, auzokideen parte-hartzea bilatzen duten auzo-batzarren programaren barruan sartzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide