“Poetak maiatzean” nazioarteko jaialdia Amurriora helduko da maiatzaren 7tik 18ra

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mai. 11a, 07:00
Erakusleihoetako kristaletan poesia idaztean datza ekimena. / Amurrioko Udala

Maiatzaren 7tik aurrera, 'Kristalezko orriak' ekimenaren barruan, Amaurreko ikasleak poema-zatiekin apainduko dituzte udalerriko hainbat establezimendu.

“Poetak Maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdia Amurriora helduko da maiatzaren 7tik 18ra, poesia herritarren artean zabaltzeko asmoz. Edizio honetan, 'Kristalezko orriak' ekimena egingo da lehen aldiz Amurrion, 30 establezimendutan baino gehiagotan.

Amaurre ikastetxeko bigarren hezkuntzako laugarren mailako ikasleak, hainbat olerki zatirekin hasi dira gaur herriko saltokietako erakusleihoak apaintzen, eta baita beste eraikin batzuk ere, udaletxea eta Amurrio Antzokia besteak beste.

Herria apaindu ondoren, maiatzaren 18an nazioarteko poetak Amurrion elkartuko dira. Goizean, 12:00etan, bisita egingo dute Amaurre ikastetxera eta bertan topaketa bat izango dute ikasleekin. Arratsaldean, 18:00etan, La Casonako erakusketa aretoan, poeten eta herritarren arteko topaketa izango da. Bertan, olerkiak errezitatu eta euren bizipenak kontatuko dituzte. Amaitutakoan, trukea egingo da bertaratutakoekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide