Amurriok udalerriko lehenbiziko kultura-plan estrategikoaren idazketa esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mai. 27a, 07:00

Kultura-Planaren helburua, kulturaren eta aisialdiaren bidez Amurrioko herritarren bizi-kalitatea hobetzea da. Azken dokumentuak etorkizunerako jarduketa-estrategiak ezarriko ditu, lehentasunezko helburutzat kultura- eta sormen-sektoreari balioa ematea hartuta; hori guztia, udalerriko bizilagunak planaren garapenaren erdian jarrita.

Amurrioko Udalak, beste behin ere kulturaren aldeko apustua eginez, Kultura-Plan bat idatziko du, epe ertaineko ikuspegia lortzeko. Horretarako, ildo estrategikoak eta helburu operatiboak ezarriko ditu, udal-kulturaren panoraman etorkizunerako planteamendu berriei ekin ahal izateko.

Kultura-Planak helburu orokor zabala du abiapuntu: Amurrioko herritarren bizi-kalitatea hobetzea, kulturaren eta aisialdiaren bidez. Horri guztiari Amurrioko Udalak 2020an egindako diagnosi-lan batetik helduko zaio. Lan horrek oinarri dokumental eta estatistiko bat ekarri du, eta ildo estrategikoak horren gainean gauzatu beharko dira.

Ikerketa- eta analisi-lan horren ondorioz, udaleko irakaskuntza-dispositiboen araberako azterketa sektorizatua egin behar izan da, hala nola, Arte Eskola, Musika Eskola, Dantza Eskola, Herri Musika Eskola, Udal Liburutegiak, Amurrio Antzokia eta ekimen komunitarioko beste irakaskuntza-elementu batzuk, Aiara Dantza Taldea, besteak beste.

Amaierako dokumentuak etorkizunera begira jarduteko estrategiak zehaztuko ditu, eta, lehentasunezko beste helburu batzuen artean, Amurrioko kultura- eta sormen-sektoreari balioa ematea bilatuko du. Sektoreari laguntzeko moduak ikertu eta proposatuko ditu, udalerriko herritarrek beti planaren garapenaren erdigunean egon behar dutela kontuan hartuta.

Amurrioko Kultura-Plana egiteko esleipena 18.029 eurokoa izan da, eta Teklak izeneko Komunikazio eta Audientzia Estudioarentzat izan da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide