Amurriok ekonomia zirkularra sustatuko duten negozio-lerro berriak ezartzeko ordenantza arautzailea onartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko mai. 31a, 07:00

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro bat arautuko du, udalerrian konponketa- eta auto-konponketa-negozioak sortzeko.

Amurrioko Udalak udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatzeko negozio-lerro berriak ezartzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du osoko bilkuran. Eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAO-BOTHAn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak laneko lerro berrian 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du gutxienez.

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bidez, Udalak “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi du, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira, negozio-lerro berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bidez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

Laguntza hori eskatzeko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-lerro berri bat ezarri edo abian jarri beharko dute 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean.
  • EJZn alta emanda egon beharko dute.
  • Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
  • Laguntzaren xede den jarduera Amurrion egin beharko dute, eta egoitza soziala eta fiskala udalerri horretan izan. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
  • Jardueren udal-erregistroan alta emanda egon beharko dute.
  • Gehienez 25 langile (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura) dituzten enpresak izan beharko dute, baldin eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresetan ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza/lotura ez badute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide