“Emakumeen aztarnak. Amurrioko memoria historikora hurbilketa (1940-1975)” liburua aurkeztuko dute asteazkenean Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko eka. 1a, 07:00

Ekitaldia 18:00etan hasiko da; lekua mugatua da, beraz, joan nahi dutenek, berdintasuna@amurrio.org helbidera idatziz edo udaletxera, 945891161 telefono-zenbakira, deituz eman beharko dute izena.

Asteazken honetan, ekainaren 2an, “Emakumeen aztarnak: Amurrioko memoria historikora hurbilketa (1940-1975)” liburua aurkeztuko da Amurrio Antzokian. Ekitaldia 18:00etan hasiko da. Lekua mugatua da, beraz, parte hartu nahi dutenek berdintasuna@amurrio.org helbidera idatziz edo udaletxera deituz (945891161) eman beharko dute izena.

Amurrioko 16 emakumek lehen pertsonan kontatutako bizipenak biltzen ditu liburuak, emakumeen partaidetza biltzeko eta berridazteko, udalerriaren garapen historiko, ekonomiko eta sozialean duten protagonismoa agerian utziz. Liburuak, 1960ko hamarkadatik aurrerako frankismoan hasi eta landa-gizarte tradizionaletik gizarte moderno industrialaren berezko forma sozioekonomiko eta kulturaletara igaro den garaia hartzen du.

Liburuaren protagonistak hauk dira dira: Maria Arberas, Begoña Mendieta, Maria Tejada, Isabel Castro, Kontxi Aguillo, Mari Paz Echevarria, Mertxe Perez, Angelines Paniego, Begoña Álava, Loli Almanchel, Mar Deli Perez, Kontxi Plaza, Marisa Bitorika, Amaia Aldama, Nieves Irabien eta Charo Irabien. Liburuaren 200 ale egingo dira, eta aurkezpenaren egunean erosi ahal izango da. Ondoren, udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatu ahal izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide