Amurrioko Udalak udako hilabeteetan kultura kalera ateratzeko apustuari eusten dio. Iaz bezala, ekainetik irailera, ‘Udako Kultur tantak - Cultura a pie de calle’ ekimenak antzerkia, udako zinema eta formatu txikiko kontzertuak programatuko ditu, bertako eta eskualdeko artistei babesa emateko.
“Osasun egoera dela eta ekitaldi eta jai handirik gabeko urte honetan, iaz hain harrera ona izan zuen aire zabaleko kulturaz betetako uda baten aldeko apustua egiten dugu. Gainera, horrela, gure artistak ere babestu nahi ditugu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak
Programatutako jarduera guztiak osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz egingo dira une oro. Ikuskizun seguruak izateko, jarduera guztiek edukiera jakin bat izango dute, eta bertaratzen den jendeak eserita egon beharko du. Gainera, eremuan sartuaz batera derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorakoentzat, eta higiene- eta osasun-neurrien protokoloa beteko da, eskuak garbitzea, besteak beste.
Ekaineko programazioa
Ekainak 5: “URBASA”, Kale antzerkia. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Ekainak 10: “MATRAKA MA NON TROPO”, kontzertua. Musika-ikuskizuna, birziklatutako instrumentuekin. 18:00etan Juan Urrutia parkean.
Ekainak 18: “MARIA RIVERO eta TRIBU BANDA”, pop esperimental kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Ekainak 19: “BALDIN BADA”, kale antzerkia. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Ekainak 24: “FROZEN II”, udako zinema. 22:00etan Juan Urrutia parkean.
Ekainak 25: MUSIKA ESKOLAKO KONBOAK, kontzertua. 19:00etan Juan Urrutia parkean.
Ekainak 27: “AMURRIO WHISTLES & CO + CLOVERWIND”, folk kontzertua. 12:30ean Juan Urrutia parkean.
Uztaileko programazioa
Uztailak 1: “AMURRIOKO TXISTULARIEN KONTZERTUA”. 19:30ean Villa Fe-n.
Uztailak 2: “LOMOKEN HOBOKEN”, Blues rock kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 8: “LA LLAMADA DE LO SALVAJE”, udako zinema. 22:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 9: “GUILLERMO TRUJILLANO Y LOS OTROS”, kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 16: “GWA YA”, reggae kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 17: “2.984, EL PROGRAMA”, kale antzerkia. 19:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 22: “HASTA QUE LA BODA NOS SEPARE”, udako zinema. 22:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 23: “KEU AGIRRETXEA”, pop akustiko kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 29: “4 BANCOS”, rap eta rock kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 30: “ERIZ P & LAINOPILAK”, rock kontzertua. 20:00etan Juan Urrutia parkean.
Uztailak 31: “LES TAMBOURS DE FEU”, Deabru Beltzak taldearen kontzertua. 22:00etan Juan Urrutia parkean.