Amurriok emakumeen etxeei buruzko erakusketa hartuko du ekainaren 14tik 23ra

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko eka. 11a, 07:00
Juan Urrutia plazan jarriko dute erakusketa.

Erakusketaren helburua espazio hori eta bere helburuak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa herritarrei hurbiltzea da.

Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak, Emakunderekin lankidetzan, Emakuneen Etxeei buruzko erakusketa bat antolatu du. Erakusketaren helburua herritarrei Emakumearen Etxe bat zer den eta zer helburu duen hurbiltzea da, gune horiei buruzko ezagutza zabaltzeko. Horretarako, ekainaren 14tik 23ra bitartean azalpeneko panelak jarriko dira Juan Urrutia plazan.

Horrela, Emakumearen Etxeari buruzko azalpen bat jasoko da; gune feminista da emakume guztientzat, eta batasunerako, eztabaidarako, gogoetarako eta hazkunderako topaleku gisa balio du. Era berean, erakusketak ahalduntze feminista zer den eta horretaz zergatik hitz egiten dugun azaldu nahi du.

Erakusketan bertan, koaderno bat jarriko da. Bertan, batetik, erakusketaren informazioa zabalduko da, eta, bestetik, gunea bisitatzen duten emakumeek, emakumeen ahalduntzeari buruz izan ditzaketen ideiak eta proposamenak eman ditzaten bilatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide