Games Academyk tailer bat antolatu du Amurrion, aldez aurreko ezagutzarik gabe bideo-jokoak egiten ikasteko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko eka. 14a, 07:00

Amurrio Bidean-ekin lankidetzan, Euskadin bideo-jokoaren industria sustatzeko Gasteizko campuseko F2P ekimenak antolatu du tailerra ekainaren 30ean, Amurrio Bidean-en instalazioetan, 14 urtetik gorako gazteentzat.

Amurrio Bidean-ek, Euskadiko erakundeek Gasteizko F2P Campusaren bidez Euskadin bideo-jokoaren industria sustatzeko eta gazteen artean bokazio berriak sortzeko bultzatutako Games Academy ekimenarekin elkarlanean, tailer bat antolatu du ekainaren 30ean, 10:00etatik 14:00etara, Amurrioko El Reforreko instalazioetan.

Aldez aurreko ezagutzarik izan gabe bideo-jokoak sortzeko tailerraren helburua bertaratutakoei, aurretik ezagutzen ez zituzten tresnen erabilera hurbiltzea da. Bideo-jokoen garapenaren mundura modu errazean gerturatzea da xedea. Bestalde, parte-hartzaileek euren lehen mailak, mekanikak eta menuak sortu ahal izango dituzte, ikusizko oso tresna errazak erabiliz, eta horrela, lehen hartu-eman atsegin eta erraza izango dute bideo-jokoen munduarekin. Gainera, hutsetik hasita joko bat egiteko aukera ere izango dute.

“Tailerra bertaratutakoen jakin-mina eta interesa pizteko da, etxetik ikasten eta bideo-jokoak egiten jarraitu ahal dezaten, erabiltzen ikasi dituzten doako tresnekin. Azken batean, mundu mailan eta gure herrialdean etengabe hazten ari den sektore batean bokazioa piztea da helburua”, azaldu dute Games Academytik. 

2018an, Espainiako bideo-jokoen industriak 1.530 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen (aurreko urtean baino % 12 gehiago) eta dagoeneko 6.000 pertsonari baino gehiagori ematen die lana. Bestalde, bideo-joko horiek diseinatzeko eta garatzeko behar diren profilak askotarikoak dira, eta horrek esan nahi du sektore horretan interesa duten gazteek aukera ugari dituztela. 

Doako izen-ematea 

Tailerra doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da Amurrio Bidean-en, 945891721 telefono-zenbakian edo formacion@amurriobidean.org helbidean. 14 urtetik aurrerako gazteei dago zuzenduta bereziki, eta ez da beharrezkoa izango aurretik gaiari buruzko ezagutzarik izatea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide