Amurrioko Udalak ‘Udan euskaraz blai’ aldizkaria egin du udan euskaraz gozatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko eka. 22a, 07:00

Amurrion zentratutako ipuinak, jolasak eta marrazkiak biltzen dituen aldizkaria ikastetxeetako ikasleen artean banatu da. Argitalpenaren bidez, euskararekin batera bestelako balioak landuko dira, Amurrioko ingurunea, historia eta kultura ezagutaraziz.

Amurrion zentratutako ipuinak, jolasak eta marrazkiak biltzen dituen aldizkaria ikastetxeetako ikasleen artean banatu da. Argitalpenaren bidez, euskararekin batera bestelako balioak landuko dira, Amurrioko ingurunea, historia eta kultura ezagutaraziz.

Amurrioko Udalak ‘Udan euskaraz blai’ aldizkaria egin du 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Argitalpen horren bidez, udako oporretan ere, herriko ikastetxeetako ikasleek euskaraz irakurtzeko, margotzeko eta jolasteko aukera izatea bilatzen da. Horretarako, argitalpenak, Amurrion zentratutako ipuinak, jolasak, marrazkiak, bertsoak, txangoak eta denbora-pasak biltzen ditu.

Horrez gain, umeentzako aldizkariak euskararekin batera bestelako balioak lantzeko aukera emango du, eta Amurrioko ingurunea, historia eta kultura emango dira ezagutzera. Barruan, neskatoek eta mutikoek zenbait espazio eta pertsonaia ezagun aurkituko dituzte, GUKen eskultura, Juan Urrutia Plaza edo Iguarrako, besteak beste.

“Umeen eta helduen artean euskararen erabilera sustatzea da gure lehentasunezko helburuetako bat. Horretarako sortu dugu denbora-pasak eta gure herriaren historia eta kultura batzen dituen aldizkari hau, udan ere euskaraz gozatzeko eta ikasteko aukera emanez”, azaldu du Julen Sasiain euskara zinegotziak. 

Guztira, 800 ale banatu dira gaur Amurrioko ikastetxeetako ikasleen artean. Aldizkaria udalaren webgunean ere egongo da. Gainera, umeek euren sorkuntza lanen argazkiak bidali ahal izango dituzte euskara@amurrio.eus helbidera eta horren truke “euskaraz bizi nahi dut” material sorta bat zozkatuko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide