Udal ekipamenduen plan zuzentzailearen parte-hartze prozesuko ekipamenduen erabileraren diagnostikoari buruzko galdetegia betetzeko epea uztailaren 6an amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko eka. 30a, 07:00

Galdetegia hauen bidez bete daiteke: Amurrioko bizilagunen etxeetako postontzietan utzitako liburuxken bidez; udalaren webgunearen bidez, online; eta uztailaren 2an, merkatuan egongo den standean. Orain arte, 138 galdetegi zenbatu dira, eta horien bidez, udal-instalazioen egungo egoera ezagutzea eta haien beharrak hautematea bilatzen da.

Udal Ekipamenduen Plan Zuzentzailea egiteko diagnostiko-fasean herritarrei irekitako parte-hartze prozesuak aurrera jarraitzen du. Orain arte 130 inkesta baino gehiago erregistratu dira herritarren eskura jarritako bideen bitartez. Uztailaren 6ra arte, Amurrioko bizilagunak udalerriko ekipamenduei buruzko iritzia emateko garaiz daude.

Galdetegia udalerriko etxe guztietara bidali da, eta Udaletxeko sarreran, Kultur Etxean, Udal Liburutegian eta Bañueta kiroldegian dauden postontzietan entregatu ahal izango da. Halaber, galdetegia online ere bete ahal izango da esteka honen bidez: 
https://site.zoom.eus/survey.html?tokeni=amu 

Gainera, uztailaren 2an, aurreko ostiralean bezala, stand bat jarriko da merkatutik gertu, galdetegia betetzen laguntzeko eta beharrezkoak diren zalantzak argitzeko. Bestalde, herrilaguntzaileek udal eraikinetara hurbiltzen jarraituko dute galdetegia betetzen laguntzeko.

Diagnostiko-faseko parte hartzea osatzeko, aurrez aurreko gaikako 3 saio egingo dira (kulturari, kirolari eta gizarte/asistentziari buruzkoak) irailean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide