Amurrioko Udalak skatepark bat diseinatzeko proiektua esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko uzt. 9a, 14:09
Laudioko skate parkea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Bowl motako azpiegitura berria egungo skate pistaren ondoan egongo da, Abiaga kalean.

Amurrioko Udalak beste pauso bat eman du herriko gazteei zuzendutako aisialdirako azpiegitura berri bat izateko. Bowl motako skatepark bat diseinatzeko proiektua Soulparks enpresari esleitu zaio, ondoren gauzatzeko.

Amurrioko Udalak 50.000 euroko partida gorde du instalazio berri hori egiteko. Bowl erako skatepark bat eraikitzeak, batez ere gazteen artean eskaera handia duen aisialdi-espazio bat sortzea dakar.

Azpiegitura berria udalerriak Abiaga kalean duen skate-pistaren ondoan egongo da, eta hainbat formatako eta altueratako kaxoi ugari izango ditu, eta baita arrapalak, eskailerak eta jaisteko barra bat ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide