“Ekainean eta uztailean egindako bidea jarraitzen dugu udalerriko bizilagunen artean oso harrera ona izaten ari den ‘Udako Kultur tantak - Cultura a pie de calle’ kultur programazioarekin. Osasun-egoera dela eta, uda honetan ere kalitatezko eta doako programazio askotarikoaren aldeko apustua egin dugu, osasun-protokoloetara egokituta. Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da kultur sektorearen ondoan egotea, laguntzen jarraitzeko eta haien lanaren aldeko apustua egiteko”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz gauzatuko dira, eta neurri berriak hartuz gero, aurreikusitako jarduera bakoitza egokitu egingo da. Ikuskizun seguruak betetzeko, jarduera guztiek edukiera jakin bat izango dute, eta bertaratzen den jendeak eserita egon beharko du.
Mendiko Eskolan egingo diren kontzertuen kasuan, parte hartu nahi dutenek gonbidapen bat eskuratu beharko dute, gehienez ere lau sarrera jaso ahal izango dira pertsonako eta, hori egitean, beharrezkoa izango da bertaratzen den pertsonaren izen-abizenak ematea. Amurrion erroldatutako pertsonek abuztuaren 2tik 6ra, 19:00etatik 21:00etara, jaso ahal izango dituzte. Gainerako jende guztiak, turismo-bulegoan jaso ahal izango ditu gonbidapenak, abuztuaren 7an eta 8an 10:00etatik 14:00etara, eta abuztuaren 10etik aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gehienez lau sarrera emango dira pertsonako eta, hori egitean, sarrerak jasotzen dituen pertsonaren izen-abizenak eman beharko dira.
“Kultura bultzatzea eta aisialdiko jarduera seguruak sortzea udako apustuaren erdigunean dago, baina Covid-19ak sortutako pandemia oraindik amaitu ez dela ahaztu gabe. Herritarrok inplikatuta egon behar dugu egoera horren konponbidean; horregatik, dei berezia egiten diet Amurrioko herritarrei, erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko”, gaineratu du Molinuevok.
Abuztuko programazioa
Abuztuak 6: “FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK”, Kale antzerkia. 19:00etan Juan Urrutia plazan.
Abuztuak 7: “LA BELLA TOUR”, Kale antzerkia. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.
Abuztuak 11: Umeen jolasak 17:00etatik 21:00etara. Juan Urrutia parkean egurrezko jolasak, xaboi-ponpa eta puzgarrien tailerra eta San Anton plazan kart-zirkuitua eta balan-bike zirkuitua egongo dira.
Abuztuak 12: “DEABRU BELTZAK”. 21:30ean Juan Urrutia parkean.
(Eguraldi txarra zela eta uztaileko programaziotik atzeratutako ikuskizuna)
Abuztuak 13: “AMANECER RANCHERO”, Roberto Urrutia eta bere mariatxien kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.
“CHIKI LORA” 22:30ean Mendiko Eskolan.
Abuztuak 14: Baserritarren azoka goizean Juan Urrutia plazan.
Umeen herri kirolak 19:00etatik 21:00etara Juan Urrutia plazan.
“ZEA MAYS” 22:30ean Mendiko Eskolan.
Abuztuak 15: Aiara Dantza Taldea, dantza ikuskizuna. 19:00etan Juan Urrutia plazan.
“SKAKEITAN”, 22:30ean, Mendiko Eskolan.
Abuztuak 16: Aiara Dantza Taldea, jota eta aurresku lehiaketa. 12:30ean, Juan Urrutia plazan.
Abuztuak 21: “SIN OJANA”, flamenko zirko txitxarroia, kale antzerkia. 20:00etan, San Anton plazan.
Abuztuak 28: “NUDO”, Rojo Telón konpainia, kale antzerkia. 20:00etan, Juan Urrutia plazan.