Ireki da Amurrio Bidean-ek eskaintzen dituen doako ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko ira. 14a, 11:15
Reforren eskainiko dira ikastaroak. / Rubenj Ladron de Gebara

Enplegua bilatzeko Hazilan, Excel, eta Salmenta-prozesua eta horren teknikak tresna digitalak erabiliz, izango dira urrian hasiko diren lehen hiru ikastaroak.

Irailarekin batera, Amurrio Bidean-ek Hazilan programan izena emateko epea ireki du, eta baita urrian egingo diren lehen bi ikastaroetarako ere: Excel aurreratua eta Salmenta-prozesua eta bere teknikak. Interesa duten pertsonek izena eman edo informazio gehiago jaso ahal izango dute Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarriz 945891721 telefono zenbakian edo formacion@amurriobidean.org helbidean. 

Hazilan

Hazilan enplegua bilatzeko programa da. Autoezagutza-prozesu bat da, lan-merkatuan gure balioa indartzen duten zeharkako lanbide-trebetasunak indartzeko eta lanerako plan bat diseinatzeko, enplegua modu efizientean eta eraginkorrean bilatzeko. Prestakuntza-aldi baten ondoren, 4 hilabetez praktikak egingo dira edo proiektua gauzatuko da, eta hilean 600 eta 800 € arteko Amurrioko Udalaren beka bat lortzeko aukera dago. 

Programa irailaren 27an hasiko da, 10:30etik 12:30era, Amurrio Bidean-eko instalazioetan, El Refor eraikinean, egingo den aurkezpen ekitaldi batekin. Prestakuntza urriaren 1ean hasiko da, eta astelehenetik ostiralera egingo da, 09:00etatik 14:00etara, abenduaren 3ra arte. Praktikak edo proiektuaren garapena Gabonetako oporren ondoren hasiko dira. 

Excel ikastaroa 

Excel Aurreratu ikastaroak 30 orduko prestakuntza du, eta bere helburua parte-hartzaileak tresnaren erabileran eraginkorragoak izatea eta liburuen tamaina optimizatzea, eta taula dinamikoak, iragazkiak, funtzioak eta datuen azterketa bisuala egiteko tresnak erabili ahal izatea da. PowerPivot erabiltzen ikasiko da aginte-taulak sortzeko eta mapen gaineko datuak irudikatzeko. Hainbat iturritatik datozen ereduetan datuak inportatzen ere ikasiko da.

Prestakuntza hori on-line emango da urriaren 5etik 27ra, astelehenetik ostegunera, 16:30etik 19:30era. 

Salmenta-prozesuari eta bere teknikei buruzko ikastaroa 

Bestalde, “Salmenta-prozesua eta bere teknikak. Tresna digitalak gehituz” ikastaroa 12 ordukoa izango da, eta parte-hartzaileen trebetasun komertzialak lantzea du helburu, gero eta eskari eta behar gehiago baitituzte lan-merkatuan, lanpostua bat edo beste bada ere. Teknika eta tresna horiek ingurune digitalera egokitu behar izan dira, eta, horregatik, prestakuntza honetan arreta berezia jarriko da alderdi horretan, salmenta-prozesuari aurre egiteko orduan segurtasun eta eraginkortasun handiagoa emateko. 

Prestakuntza hori on-line emango da urriaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, 17:00etatik 20:00etara. 

Amurrio Bidean-ek programatutako prestakuntza-ekintzak ez dira hor geratzen. Azaroan ikastaro hauek egingo dira: Kudeaketarako aplikazio informatikoak (Contaplus eta Nominaplus), On-line bilera eraginkorrak (on-line bilerak kudeatzeko tresnak eta teknikak) eta Okupatu (lana bilatzeko trebetasun profesionalak). 

Ekintza horiek Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen ditu Aiarako Kuadrillaren bidez, Hazilan programa izan ezik. Programa horrek FSEren diru-laguntza du, erdia finantzatzen baitu, 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboaren barruan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide