Udako etenaldiaren ondoren, Mugi Amurrioko jardueren eta zerbitzuen egutegiari heldu zaio berriro. Udalerriko herritarren artean jarduera fisikoa eta osasuna bultzatzeko eta sustatzeko Amurrioko Udalaren proiektua da. Urria hastearekin batera, Mugi Amurriok eskaintzen dituen bi jarduera komunitario berrabiarazi dira: “Bizi Zaitez Bizi Nagusi” programa eta “55+ bizitza aktiboa osasunerako”.
“Bizi Zaitez Bizi” programa ostegun goizetan egingo da Nagusi Etxean eta 3 talde izango ditu 9:00etatik 12:30era bitartean. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan zahartze aktibo eta egokiari buruzko oinarrizko ezagutzak transmitituko dira, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira eta jarduera funtzionala orekatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibazionala eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira. Programa urriaren 14an hasi eta abenduaren 16an bukatuko da.
Bestalde, “55+ Bizitza Aktiboa osasunerako” programa astearte goizetan izango da, Reforren, eta 3 talde izango ditu, 9:30etik 12:30era bitartean. Jarduera horren bidez, 55 urtetik gorako udalerriko biztanleen zahartze aktiboa eta osasungarria sustatu nahi da, ohitura osasungarriak irakatsiz eta horietan trebatuz, jarduera fisikoa, besteak beste. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak eta motibazio-funtzionamendua optimizatzeko estrategiak landuko dira, bizimodu aktiboa eta osasungarria lortzeko. Programa urriaren 19an hasi eta abenduaren 21ean bukatuko da.
Izen-emateak
Programa horietan parte hartu nahi dutenek urriaren 13ra arte eman dezakete izena 688625863 telefono-zenbakira deituz astearte eta ostegunetan 9:30etik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara. Kultur Etxeko lehen solairuan dagoen Mugi Amurrioko bulegoan ere eman ahal izango da izena, ostegunetan 15:00etatik 19:00etara edo ostiraletan 9:00etatik 13:00etara.
Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua
Mugi Amurriok eskaintzen duen zerbitzu nagusietako bat Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua (JFOZ/SOAF) da. Zerbitzu horretan, Amurrioko pertsona sedentarioak eta ez-aktiboak artatzen eta orientatzen dira, ariketa fisikoa eguneroko bizitzan txerta dezaten. Kultur Etxeko lehen solairuan dago, eta Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuaren ordutegia ostegunetan 15:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara bitartekoa da. Arreta aurretik hitzordua eskatuta emango da; beraz, interesa dutenek 619411732 edo 688625863 telefono-zenbakietara deitu beharko dute hitzordua hartzeko.