Datorren asteazkenetik, urriaren 13tik, aurrera, eta bi astez, gutxi gorabehera, Nerbioiko Parke Linealaren tartea itxita egongo da Markixanako pasabidetik Luiaondora. Itxiera, Nerbioi Garaiko Hondakin Uren etorkizuneko Araztegirako hondakin uren kolektorea eraikitzeko lanek eragin dute.
Oinezkoek behar bezala seinaleztatutako beste bide bat izango dute, Amurrio Luiaondoko tren geltokiarekin lotzeko, San Roke auzotik, Tubos Reunidosen atzetik.