Larunbatean hasiko da "Mikoturismo egunak" jaialdiaren beste hitzordu bat Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko urr. 14a, 07:23

10 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte XVI. Pintxo Lehiaketan; gainera, Abiaga eta Bideko jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako bi menu eskainiko dituzte. Urriaren 30ean eta 31n perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko ohiko jardunaldiak egingo dira.

Perretxikoak biltzeko denboraldi nagusiaren etorrerarekin batera, Amurrioko Udalak Mikoturismo Egunak antolatu ditu aurten ere. Hemezortzigarren edizioa beteko dute. Hiru asteburutan, perretxikoak izango dira protagonista XVI. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten 10 ostalaritza-establezimenduetan. Gainera, ez dira faltako perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko jardunaldiak udal pilotalekuan.

Pintxo lehiaketa 

Perretxikoekin egindako pintxoen XVI. Pintxo Lehiaketan 10 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte: Alanbike, Albizabal, Atxubi, Batzoki, El crucero, El Desván, El Rinconcito, Gintoki, Taberna Fronton eta Txoko Gorri. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena (200 euro eta plaka bat) eta bozketa herrikoian aukeratutako pintxorik onena (150 euro eta plaka bat). 

Herritarren aukeraketan parte hartu ahal izateko gutxienez 6 pintxo probatu beharko dira. Bozkatzeko txartelak azaroaren 2ra arte utzi ahal izango dira Kultur Etxean eta udaletxean dauden hautestontzietan, eta urriaren 31ra arte, udal pilotalekuan. Gainera, bozketan parte hartuko duten pertsonen artean 250 euroko bi sari zozkatuko dira. 

Gastronomiaren arloan, pintxoak dastatzeaz gain, denboraldiko perretxikoekin egindako bi menu eskainiko dituzte Abiaga eta Bideko jatetxeek. 

Perretxikoen sailkapena eta erakusketa 

Perretxikoak sailkatzeko ohiko jardunaldia urriaren 30ean izango da, 18:00etatik aurrera, udal pilotalekuan. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Elkarte mikologikoaren kolaboratzailea, bi orduz egongo da perretxikoen sailkapena egiten, eta interesa duen edozeinek har dezake parte, ikusle gisa, zalantzak kontsultatzeko edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Perretxikoen erakusketa urriaren 31n izango da udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara. 

Perretxikoen denboraldi nagusia iristearekin batera, Amurrioko Arriola Elkarte Mikologikoa Kultur Etxeko bere egoitzan izango da astelehenero, urritik abendura, 18:30etik 19:30era bitartean, zalantzak argitzeko eta amurrioarrei aleak identifikatzen laguntzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide