Amurrioko Udalak 277.331 euro inbertituko ditu Zabaleko eta Mendiko Ikastetxeetan hobekuntzak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko urr. 15a, 14:38

Udalak diru-laguntza eskatu dio Udalaguntza programari, udal-baliabideekin batera egingo diren zazpi proiekturi ekiteko; 108.352 € bideratuko dira Mendiko Eskolara eta 168.979 € Zabaleko ikastetxera.

Amurrioko Udalak zenbait diru-laguntza eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzaren Udalaguntza 2021 programari, Mendiko eta Zabaleko ikastetxeetan hainbat hobekuntza egiteko. Bi ikastetxeetan, guztira, 277.331 €-ko inbertsioak aurreikusi dira, udal-baliabideekin eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin. Horrela, 108.352 € bideratuko dira Mendiko Eskolara eta 168.979 € Zabaleko ikastetxera. Udalaguntza programa, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia da. 

Mendiko Ikastetxe Publikoko jolastokian karpa bat jartzea (18.000 €), instalazio elektrikoa berritzeko fase berri batekin jarraitzea (50.352 €) eta jolastoki inklusiboen proiektuari jarraipena ematea (40.000 €) aurreikusten da. 

Bestalde, Zabaleko Ikastetxe Publikoan jasogailu bat instalatzeko (37.986 €), galdara ordezteko (94.573 €) eta kirol-kantxaren eraikineko filtrazioak konpontzeko (6.420 €) proiektuak aurreikusten dira. Horrez gain, eskolako jolastokia egokitzeko lanekin jarraituko da, jolastoki inklusiboak sustatzeko (30.000 €). 

“Urtero bezala, Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Udalaguntza programaren diru-laguntzarekin, hainbat hobekuntza egin ditu udalerriko ikastetxe publikoetan. Instalazioak etengabe hobetzea funtsezkoa da kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde aurrera daramagun politikan”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide