Asteburu honetan hasiko da "Eskatu euskaraz eta saria irabazi" kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko urr. 21a, 07:00

25 establezimenduk egin dute bat azaroaren 14an amaituko den kanpainarekin. Larunbatean Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna 2021 ere ospatuko da. 

Larunbatean hasiko da beste urte batez Amurrioko Udalak eta AHIZEk sustatutako “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina, Amurrioko denda, zerbitzu-enpresa eta tabernetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Kanpaina azaroaren 14ra arte luzatuko da. 

Ekimenak 25 parte-hartzaile izan ditu aurten, eta 100 sari baino gehiago emango ditu bezeroen artean banatuko diren 3.165 txartelen artean. Parte hartzea oso erraza da, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan euskara erabiltzen duten bezeroen artean banatuko dira txartelak. 

Txartel batzuek zuzeneko sariak izango dituzte, deskontuak edo opariak, besteak beste, baina sarituak izan ez direnek euskara plana osatzen duten saltokietan kontsumitu beharko den 300 euroko bonu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Kanpaina azaroaren 14an amaituko da, eta hurrengo egunean, 15ean, zozketa egingo da. 

Parte hartzen duten establezimenduak: Maritierra Jakiak, Arregi Argazkilariak, Arkune, Batzokia, Adigrafik, Bi Oin podologoak, Burutxaga Harategia (Mendiko kalea), Autsiki Albaitaritza Zentroa, Basualdo Kirolak, El Rinconcito, Selene Fruta-denda, Gancedo Moda-denda, Lur Belar-denda, La Rana Turquesa puerikultura, Lilura Haur moda, Josu Optika, Luyando Optika, Goxoa Okindegia, Otarte Okindegia, Marta Gozo-denda, SAU garaikurrak, Txoko Gorri , Txotis , Aranoa Oinetako-denda eta Amurrioko Udala.

Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna

Kanpainaren hasierarekin batera, larunbatean Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna 2021 ospatuko da. Horretarako, besteak beste, tailerrak, jolasak eta kalejira antolatu dira. 

11:00etatik 13:00etara: Tailerrak Aspaltzarekin.

12:00: Zuhaitz landaketa parkean. (PIRRITX ETA PORROTXEN ZUHAITZA).

12:00 Txistularien Kalejira. 

11:30etik 13:00etara Betiko Jolasak eta Kalaka 

13:00 Kantu Kolore ikuskizuna San Antonen. 

16:30 Ihes Gela Kultur Etxean. 

17:00etatik 18:30era Zunba Izaskun del Cerrorekin. 

19:00 Ugarte Otxotea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide