Amurrioko Udalak segurtasuna hobetu du Aldaiturriaga eta Mendixur kaleen arteko bidegurutzean, trafikoa semaforo bidez erregularizatzeko sistema baten bidez, eta oinezkoentzako pasagune berri bat sortu du Aldaiturraga kaleko 1. zenbakiaren parean. Lanek 50.356 euroko inbertsioa eskatu dute.
Bidegurutze horretako segurtasuna hobetzeak, urtero Udalak egiten dituen auzo-batzarretan Aldaiturriaga auzoko bizilagunek egindako eskaeretako bati erantzuten dio. Obren ondorioz, 5 semaforo jarri dira. Otsailean egin zen lehenengo fasea, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa arautzeko eta, horrela, inguruko segurtasuna hobetzeko. Semaforoak jartzeaz gain, beste jarduketa bat egin da, azken aste hauetan oinezkoentzako pasabide berri bat egin da, Aldaiturraga kaleko 1. zenbakiaren parean. Oinezkoen pasabide berri hori herritarrek aktibatuko dituzten sakagailuekin erregulatuta dago.
“Jarduketa horrek Aldaiturriaga eta Mendixur kaleen arteko bidegurutzean ibilgailuentzako eta oinezkoentzako segurtasuna asko hobetzea ekarriko du. Gainera, Aldaiturriga auzoko bizilagunek auzoetako asanbladetan egindako eskaeretako bat da. Gure konpromisoa herritarren segurtasuna hobetzeko lanean jarraitzea da”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.