"Mipago wallet" tresna digitalak udal zergen ordainketa errazten du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko urr. 27a, 16:27

Amurrioko Udalak bat egiten du barra-kodea edo QR kodeak irakurriz ordaintzeko aukera ematen duen Eusko Jaurlaritzaren “MiPago Wallet” ordainketa-pasabidearekin. Maiatzetik, Amurrioko Udalak kutxazain automatiko bat du aldizkako udal-zerga guztiak ordaintzeko. 

Amurrioko Udalak eta Euskal Administrazio Publikoaren sistemari atxikitako beste erakunde batzuek jaulkitako helbideratu gabeko ordainagiriak errazago ordaintzeko, Eusko Jaurlaritzak “MiPago Wallet” aplikazio mugikorra sortu du. Trafikoko isunak ordaintzeko aukera ere emango du. 

Tresna horri esker, barra-kodea edo ordainagiriaren QR kodea irakurriz egin daiteke ordainketa. Aplikazioa, telefono mugikorrean eraman daitekeen diru-zorro digital bat da, eta herritarrek modu seguruan egin ditzakete euskal administrazio publiko atxiki batekin erlazionatutako ordainketa errepikariak eta noizbehinkakoak.

Aplikazioan erregistratzea 

Tresna berri hori erabili nahi duen erabiltzaileak bere burua erregistratu eta kreditu-txartel bat lotzeko prozesu bat baino ez du egin beharko. Une horretatik aurrera, sistema horri atxikitako edozein euskal administrazio publikok jaulkitako ordainagiriak klik bakarrean ordaindu ahal izango ditu, aldeek txartelaren zenbakia jakitea ekidinez. 

Sistema hori konfiguratzeko, ordaintzeko erabiliko den txartelaren datuak sartu beharko dira. Mikroordainketen (30 eurotik beherako ordainketak) kasuan, ordainketa-prozesua 'klik bakarrera' sinplifikatzen da, autentifikazio-mekanismo indartuak dituzten txartel-zenbakiak sartu behar ez izateko. 30 eurotik gorako ordainketetarako, entitatearen autentifikazio indartuko mekanismoak gehitu dira. 
“MiPago Wallet” aplikazioaren bidez ordain daitezkeen udal-zergak hauek dira: Udal hilerriko Mantentze Zerbitzua emateagatiko tasa, Erabilera Publikoko Mendietan larreak aprobetxatzeagatiko tasa, Hiri-hondakin solidoak – Zaborrak biltzeagatiko tasa, Udal Landa-higiezinak Erroturatzeagatiko tasa, Bide publikoa kartelekin okupatzeagatiko tasa, San Anton Merkatuan postuak jartzeagatiko tasa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, Hiri-izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga, Trafiko isunak, Ibilgailuen sarrerarengatiko tasa eta Aparkaleku-erreserba – Ibiak. Ekonomia-jardueren gaineko zerga eta bide publikoa mahai eta aulkiekin okupatzeagatiko tasa.
Gainera, maiatzetik, Amurrioko Udalak kutxazain automatiko bat du, arestian aipatutako aldizkako udal-zerga guztiak ordaintzeko. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) ordutegi berean erabil daiteke, hau da, 07:45etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide