Haurren elkarguneak Amurrion umeen parte hartzea sustatzeko lehen pausoak eman ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko aza. 17a, 07:00

Urriaren amaieran sortu zuten elkargunea. / Amurrioko Udala

Amurrion bizi eta ikasten duten Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako 20 neska-mutilek osatutako taldea sortu da, eta joan den urriaren 29an elkartu zen lehenengoz, udal pilotalekuan. Elkarguneak hausnartu, ikertu eta proposamenak egingo ditu umeek proposatutako hainbat gairi buruz, eta Udalak taldeak egindako proposamenei erantzuteko konpromisoa hartu du.

Urriaren 29an hasi zen Amurrion herriko umeen parte-hartzea sustatzea helburu duen Haurren Elkargunea ekimena. Udalerriko Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailan ari diren 20 neska-mutilek osatzen dute eta 9 aldiz bilduko dira ikasturtean zehar.

Urriaren amaieran egindako lehen saio horrek helburu bikoitza izan zuen. Batetik, Haurren Elkarguneko kideek elkar ezagutzea, eta, bestetik, Txerra Molinuevo alkatearekin elkarrizketaldia izatea eta iritziak trukatzea. Taldeko kideek egindako galdera asko alkatearen figurari eta herrian dituen egitekoei buruzkoak izan ziren, baina animaliekiko bizikidetzari, parkeei, aniztasunari, mugikortasunari, kutsadurari eta ingurumenari buruzko gaiak ere jorratu ziren. 

Gainera, lehen jardunaldi horrek lehen egitekoa martxan jartzeko ere balio izan du, ikasturtean zehar landuko diren gaiak aztertzeko eta biltzeko. 

“Haurren Elkargunea osatzen duten umeekin lehenengo hartu-emana oso positiboa izan da. Euren iritzia emateko eta bizi diren udalerria hobetzeko gogoa dute, eta horretarako bultzatu da ekimena, txikitatik parte har dezaten, eredu horretan ahalduntzeko eta erantzunkidetasunean oinarritutako parte-hartzea sustatzeko”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide