Amurrioko Udalak, urtero bezala, egitarau berezia prestatu du abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko. Udala lanean ari da Amurrioko herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz eta, horretarako, hainbat jarduera antolatu dira egun horren inguruan.
Abenduak 2
Grafiti tailerra ikastetxeekin Juan Urrutia plazan. Euria egiten badu, San Antonen egingo da.
10:15-11:00 Mendiko
11:00-11:45 Aresketa
11:45-12:30 Amaurre
12:30-13:15 Zabaleko
13:30 Zaraobe
Abenduak 3, Euskararen Eguna
Literatura-irakurketa Guk pasealekuan. Euria egiten badu, Udalbatza Aretoan egingo da.
10:15-11:00 Mendiko
11:00-11:45 Aresketa
11:45-12:30 Amaurre
12:30-13:15 Zabaleko
13:30 Zaraobe
18:30 Adierazpena kandelen argipean
19:00 Txokolate-jana
“Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina
Amaitu da herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina. Kanpaina horretan 24 establezimenduk hartu dute parte. Aurtengo edizioko kanpaina oso positibotzat jo dute parte-hartzaileek, kanpainan zehar euskararen erabilera nabarmen igo baita establezimendu gehienetan.
Ekimena gauzatu den aldian, hainbat sari zuzen banatu dira, botilatxoak, poltsak eta deskontu-kupoiak, besteak beste. Gainera, parte-hartzaile guztien artean zozketa bat egin ondoren kanpainako sari nagusia banatu da. Zozketa Sandra Berganek irabazi du eta “Amurrion gehiago irabazi euskararekin” ekimenean parte hartzen duten dendetan gastatzeko 300 euroko bonoa jaso du.