Amurrioko Udalaren Whatsapp bidezko hedapen-zerrendak 400 harpidedun ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko aza. 26a, 12:44

Zerrenda horretan egon nahi dutenek WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 605715240 zenbakira, izena eta abizena adieraziz. Kanal horren bidez, besteak beste, ekitaldiei, Amurrio Antzokiko programazioari, diru-laguntzei edo Udalaren abisu garrantzitsuei buruzko informazioa eta Hauxe Da aldizkaria online formatuan jasoko da.

Duela urtebete baino gehiago, Amurrioko Udalak, jada 400 harpidedun dituen WhatsApp bidezko hedapen-zerrenda sortu zuen, informazioa bidaltzeko. Zerrenda horrekin bat egin nahi dutenek WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 605715240 zenbakira, eta, besteak beste, antolatutako ekitaldiei, Amurrio Antzokiko programazioari, diru-laguntzei eta Udalak emandako abisu garrantzitsuei buruzko informazioa edo Hauxe Da aldizkaria online formatuan, jasotzen hasiko dira.

Hedapen-zerrendetan, hartzaileek ez dakite beste nori bidali zaion mezu hori, eta, beraz, ezin dira euren artean komunikatu, soilik whatsapp-eko mezua bidali duenarekin, horrela zenbakien pribatutasuna zainduz. Informazio gehiago nahi izanez gero, 605715240 edo 945891161 telefono-zenbakietara deitu edo mezu bat bidal daiteke, Ana Izquierdo Lejardiz galdetuz (Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua).

Hedapen- zerrendan alta ematea 

Zerrenda horretan sartzeko, WhatsApp mezu bat baino ez da bidali behar 605715240 zenbakira, izena eta abizena adierazita, eta zenbaki hori bera norberaren kontaktuen artean erregistratu beharko da, bestela ezin izango delako informazio hori guztia jaso. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide